El sábado 4 de febrero nos juntamos con Susana Blasco en Wikitoki para realizar el taller “Época de poda” en el que nos propuso un acercamiento a la técnica del collage analógico desde la experimentación, la reflexión y el juego.

A las 10:00 hubo una charla abierta donde Susana nos introdujo la técnica a través de la historia del arte, los movimientos y los artistas que han hecho uso de la misma y nos expuso su visión personal del collage y su manera de vivirlo.

Después, de 11:00 a 14:00, nos pusimos manos a la obra con el taller práctico. Para ello, contamos con un montón de material que trajo Susana, revistas antiguas de todo tipo, tijeras, cúteres, cuadernos… que nos sirvieron para jugar y experimentar con los ejercicios que nos iba planteando.

Realizamos collages de manera individual y colectiva y, como en Dibujatolrato llevamos esto del dibujo dentro, para finalizar, Susana nos propuso un ejercicio en el que combinamos las dos técnicas.
En definitiva, fue un gran día en el que disfrutamos saliendo de nuestra zona de confort aplicando todos los consejos que nos iba dando sobre el collage analógico y un placer poder compartirlo con ella.

Susana Blascorekin “Época de poda” tailerra egiteko, Wikitokin elkartu ginen Otsailak 4ean, zapatua. Bertan esperimentazioa, hausnarketa eta jokoaren bidez, collage analogikoaren hurbilpen bat proposatu zigun.

Goizeko hamarretan, Susanak, solasaldi ireki bat egin zuen eta bertan teknika hau aurkeztu zigun arte historia baliatuta, non collagea erabili duten mugimendu eta artista ezberdinen adibideak ikusi genituen eta Susanak bere ikuspegi pertsonala azaldu zuen.

Ostean, hamaiketatik ordubitara, tailer praktikoaren ordua heldu zen! Susanak ekarritako material piloa zegoen mahaietik sakabanatuta, mota ezberdinetako aldizkari zaharrak, artaziak, kuterrak, kuaderno eta papel ezberdinak… Hauek baliatuz ariketa ezberdinak planteatu zituen guk jolastu eta esperimentatu ahal izateko.

Collage andana irten ziren, bai bakarka eta bai era kolektiboan egindakoak eta Dibujatolraton marraztea barruan daramagunez, bukatzeko bi teknikak uztartuko zituen ariketa proposatu zigun.

Laburbilduz, egun itzela izan zen. Collage analogikoaren inguruan Susanak ematen zizkigun gomendioak jarraituz, gure ohiko egiteko modutik aldendu ahal izan ginen. Plazer handia izan da, berarekin esperientzia hau konpartitzea.

 

Flickr Album Gallery Powered By: WP Frank